Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
AHAZTU ZITZAIZKIDAN GUZTIAK
(2021)
LEPOMOZTUAREN POZA
(2021)
HORIXE BAINO EZ
(2021)
ETSI FALTSUARENA
Maialen Berasategi Catalan , 2021
I
Bai, konturatu naiz.
Baina ez, eskerrik asko.
Banezake, baina ez dakit
biharraz hizketan.
To eta no eskribitzailearen
edukazio geldia:
“Aukeran nahiago ez”.
Altzariak ez dira sekula
geroaz mintzatzen.
Segi zuek geroaldian aritu uste
eta subjuntibo eternal horretan mintzo
segi zuek adokinetan ibili uste
eta istinga eder horretan ibilian.
Eta entzungor egin niri.
Bakardadearen errapetik
anestesiatu denaren
ajea baino ez daukat.
Eta bai, konturatu naiz
ajea esan dudala baina
ez zaitezte engaina zeren
biharamunaz aritzea
atzoaz aritzeko
modu diskretu bat baino ez da.
II
Kontua ez da bizi ala iraun.
Bizi ala iraun polita da
indarra du
lelo bat da
baina kontua egiatan da
iraun ala etsi
(eta bake santua eman).
Antonimo ez dira
sinonimo ere ez:
badirauenak ez du etsi
ezta gezurretan ere.
III
Ez naiz ez
senti bezain heldua.
Oraindik ere kanika-zuloetan
jolasean darabilt
etsi faltsuaren luxua.
© Maialen Berasategi Catalan