A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ETSI FALTSUARENA
      (2021)

AHAZTU ZITZAIZKIDAN GUZTIAK
      (2021)

LEPOMOZTUAREN POZA
      (2021)

  literaturaren zubitegia  

 

HORIXE BAINO EZ

        Maialen Berasategi Catalan , 2021

 

 

“(...) neure buruaren alderdi aktibo eta indartsu oro ukatuz
aurre egin nion zain egoteari, emakumezkoen patu horri”.

Adrienne Rich

 

Sudur-punta hotz, bizi daiteke.

Zainak hotz, malbizi ere ez.

Zenbat beharko ote dugu

hilez piztu behar ez izateko.

Ia dena ez, den-dena bai igual:

horixe baino ez dugu beharko.

 

Epikaz hutsa dakiten bizilagunak

labarrak eta labar-pintoreak

itxarongeletarako konplizeak

norgutxiagoka jarriko ez gaituzten alabak.

 

Walkiria berrituak beharko ditugu

gerlarien harrapakinen beilariak.

Astro orotarikoak: eztandaz hilko direnak nola

goxo-emanean itzaliko direnak.

Esnaldi beltza leunduko digutenak finean.

Altzariak, hautsa, hurren-axola eta halako

gauza maiztuak erdeinatuko ez dituztenak.

 

Zaurizainak, oroizainak, galdezainak.

Tarteka “Towanda” ere esanaraziko digutenak.

Neguko goizeko seietan autobusaren zain

edo iluntzeko zortzietan garbigailuaren zain

edo behingoz zain egoteari uzteko zain

odol-berogailu beni bat

asmatuko diguten ahizpak.

 

Hori guztia eta amaren seme zintzoek

guri zainak mozteari eta izozteari uztea:

horixe baino ez dugu beharko.

 

© Maialen Berasategi Catalan    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko