Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
MARINELEK GOGOA ITSASOAN DUTE BETI OINAZEAREN BARIAZIOAK
(2002)
USTEZ LATIN OVIDIARREZ, IZATEZ LATIN KASKARREZ
(2002)
HILKORRA EZ BANINTZ
(2002)
GURE IZENA DAKIEN HERDOILAK
(2002)
INSPIRAZIOA
(2005)
UDAMIN
(2005)
GOIZALDEA
(2005)
AP XII, 8
(2005)
(2022)
BERTSO-LERROAK NEURTZEAZ
(2022)
SINEKDOKEA
(2022)
POETA MAITEA BERRIRO EZ IKUSTEAREN IZU DA
(2022)
SAUTRELA
(2022)
ERREPIKA, ERRITMOA, ERRITUA
Angel Erro , 2022
“I find such beauty and calm in the repetition
of training — in its rhythms and rituals”.
Ian Thorpe
Behar bezalako oda olinpiko bat
zor dizut aspaldidanik eta ez dut
ez denbora ez hitz egokirik inoiz.
Sidneyko kaleetan aurkitu zaituzte
zurea ez den auto edo etxe batean
sartu nahian. Albistegietan zabaldu dute,
izarraren gainbeheraz poza hartuta.
Hor ikusita jakin dut igerilekua
autismo zantzuak apaltzeko terapia
izan zenuela haurtzaroan, orain jakin dut
garaitua izan eta kirola utzi ondoren
lehiaketara itzuli zinela aurre egiteko
depresioari. “Egunik txarrenak”, esan duzu,
“egun normalak dira”.
Egun normalak
dira egunik txarrenak.
Honako hau ez da
oraindik zor dizudan olerkia, gogoragarria
baizik, poesia arimaren ariketa ere badela
ez ahanzteko, errepika, erritmoa, erritua
direla eder eta soseguan biltzen gaituztenak,
errepika, erritmoa, erritua ez ahanzteko.
© Angel Erro