Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
MARINELEK GOGOA ITSASOAN DUTE BETI
(2002)
USTEZ LATIN OVIDIARREZ, IZATEZ LATIN KASKARREZ
(2002)
HILKORRA EZ BANINTZ
(2002)
GURE IZENA DAKIEN HERDOILAK
(2002)
INSPIRAZIOA
(2005)
UDAMIN
(2005)
GOIZALDEA
(2005)
AP XII, 8
(2005)
ERREPIKA, ERRITMOA, ERRITUA
(2022)
BERTSO-LERROAK NEURTZEAZ
(2022)
SINEKDOKEA
(2022)
POETA MAITEA BERRIRO EZ IKUSTEAREN IZU DA
(2022)
SAUTRELA
(2022)
OINAZEAREN BARIAZIOAK
Angel Erro , 2022
2005-11-29/2006-02-16
I
Tu cuerpo ya sin ti acostado,
las sábanas revueltas que no abrigan,
el oxígeno silbando su fracaso,
y todas las cosas que necesitabas,
iluminadas, cegadoras, papá.
II
Zure gorputz zu barik etzana,
izara nahasiak inor ez berotuz,
porrota txistukatuz oxigenoa,
eta behar zenituzten gauzak oro
argiztatuak, itsugarriak, alferrak.
Aita. Baso bat ur. Krema. Pilulak.
Dena utzi berria. Auhen galdua.
Aún la besé caliente. Esne harri.
III
Gorputz bera barik etzana,
izara zuriak inor berotu gabe,
oxigenoak oihukatuz bere porrota
eta goiz argi berritan, itsugarriak
orain arte behar ziren gauzak oro.
Gizon bat gelan. Sendagarriak.
Erizaina sartzerako, hala zegoen.
IV
Gorputz, bera gabe, etzana,
izarekin estali dut, musu eman,
behar ez dituen gauzak bildu,
argiak itsututa, alfertuta.
Aitak esan dit Silviari deitzeko,
elkar agur dezagun laurok azkenengoz.
V
Zure gorputza, ama, zu gabe,
izarek estalita, aldamenka
paretarantz, ez irudituz hila.
Zure gauzak, ama, irratia,
oxigenoa, painuelo kutxa,
baso bat esne nik edan dudana.
Baso bat esne nik edan dudana,
leihoan freskatzera nork jarria.
© Angel Erro