Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
MARINELEK GOGOA ITSASOAN DUTE BETI OINAZEAREN BARIAZIOAK
(2002)
USTEZ LATIN OVIDIARREZ, IZATEZ LATIN KASKARREZ
(2002)
HILKORRA EZ BANINTZ
(2002)
GURE IZENA DAKIEN HERDOILAK
(2002)
INSPIRAZIOA
(2005)
UDAMIN
(2005)
GOIZALDEA
(2005)
AP XII, 8
(2005)
ERREPIKA, ERRITMOA, ERRITUA
(2022)
(2022)
SINEKDOKEA
(2022)
POETA MAITEA BERRIRO EZ IKUSTEAREN IZU DA
(2022)
SAUTRELA
(2022)
BERTSO-LERROAK NEURTZEAZ
Angel Erro , 2022
Ni naiz zutabe bati kateaz lotuta
nagoena gau honetan ezinbestean,
silabak zenbatzeko plantak eginez,
gizonez betetako diskoteka batean
deus ere ukitu gabe nagoela.
Nik haien oinak izartzen ditut
erritmo heroiko edo safikoetan,
desiraz eta poesiaz ufatuta.
Nire esku dago haien ederra
klasikoa izatea ala ez. Besarkada
trakets batean amil daitezela ere bai.
Haien izenak esan. Nire arimarekin
bat egin dezaten ere erabaki dezaket.
Besteek ez dakiten edo aurka egiten dioten
ahalmena dut. Haien atseginak oro edo
nire oinazea existitu ez izana nire esku.
© Angel Erro