A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

MARINELEK GOGOA ITSASOAN DUTE BETI
      (2002)

USTEZ LATIN OVIDIARREZ, IZATEZ LATIN KASKARREZ
      (2002)

HILKORRA EZ BANINTZ
      (2002)

GURE IZENA DAKIEN HERDOILAK
      (2002)

INSPIRAZIOA
      (2005)

UDAMIN
      (2005)

GOIZALDEA
      (2005)

AP XII, 8
      (2005)

ERREPIKA, ERRITMOA, ERRITUA
      (2022)

OINAZEAREN BARIAZIOAK


      (2022)

BERTSO-LERROAK NEURTZEAZ
      (2022)

POETA MAITEA BERRIRO EZ IKUSTEAREN IZU DA
      (2022)

SAUTRELA
      (2022)

  literaturaren zubitegia  

 

SINEKDOKEA

        Angel Erro , 2022

 

 

(grek. synekdokhe, ondokoaz ordezkatzea)

Tropoa da, metafora eta metonimia bezala,

aldamenekotasun erlazioan oinarritua.

Literatura Terminoen Hiztegia

 

Autobusean nekeza da bidaia. Nahiz eta

oso ederrak diren hor kanpoan alorrak.

 

Eskuan zeneraman ingelesezko liburua

edo zure jantziak —markako sinekdokeak—

hemen aipatuta ere ez nuke deus argitzerik.

Agian, agian niri, eta niri bakarrik, gogora

ekarriko lizkidake, autobusean sartu zarenean

eserlekurantz, zu ikusi izanaren zirrara

gero eta urrunagoa eta hitzetan neuretzeko bulkada.

 

Orain, lerro hauek idazten ditudan momentuan,

kirolari sorbalda (ederra egin duzu!) ikusten

ahal dizut eta buru kizkur beltzarana ere bai,

aurreko eserlekuan pausatua, Bilbotiko autobusean,

tarteka eskaini eta ondoren ukatzen duzuna,

nonbaiteko mutil triste horrek, etxerako bidaia

oroitzapen eta ameskizun ederren segida

bihurturik, gauez bakarka aletzeko modukoa.

 

Lotan zaude, antza. Lo egin ezazu, arrotz.

Oraindik ordubete falta da Iruņera iristeko

eta nik zure hazpegiak azkenengoz

gogora ekartzen saiatzeko, zutitu eta ahanzturak

bakoitza bere aldetik irentsi baino lehen.

 

© Angel Erro    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko