A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

MARINELEK GOGOA ITSASOAN DUTE BETI
      (2002)

USTEZ LATIN OVIDIARREZ, IZATEZ LATIN KASKARREZ
      (2002)

HILKORRA EZ BANINTZ
      (2002)

GURE IZENA DAKIEN HERDOILAK
      (2002)

INSPIRAZIOA
      (2005)

UDAMIN
      (2005)

GOIZALDEA
      (2005)

AP XII, 8
      (2005)

ERREPIKA, ERRITMOA, ERRITUA
      (2022)

OINAZEAREN BARIAZIOAK


      (2022)

BERTSO-LERROAK NEURTZEAZ
      (2022)

SINEKDOKEA
      (2022)

POETA MAITEA BERRIRO EZ IKUSTEAREN IZU DA
      (2022)

  literaturaren zubitegia  

 

SAUTRELA

        Angel Erro , 2022

 

 

Agian bihar, ez lozorroak

izerdituta, lortuko dut

nigandik kanpoko ahots

nirea entzutea

 

eta etxeko ispilu otzanduan

laido ez zaidan gorputza

ezagutzea beste, ilargiaz

mintzo naizela telebistan,

isiltzen gero.

 

Oraingoz bihurtu naiz tonoa

kopiatzera saiatzen naizen Gil

de Biedmarengana —nabari da?

Ari naiz leitzen.

 

Eta ez da deus gertatzen

aire lodituan, ama lotan

dago edo berriz hasi da

oinazetan.

 

Edertasun bat irakurri dut,

beretako baino ez dena,

eta esan nezakeen orok

—areago, esandako orok—

berdin du.

 

Lasai nago, nolabait.

Ez dut nitaz jakin nahi.

Eta lelori bai lelo leloa

zarai leloa.

 

© Angel Erro    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko