A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

EGUNA EGONGELA EROSOA DENEAN
      (1990)

ESAIDAN...
(NOIZBAITEKO KANTUA)

      (1999)

POETIKA III
      (1999)

GUTUN EZ GOGO FALTAZ BIDALI GABEA
      (1999)

PLURALGILEAREN ERABILERA TERAPEUTIKOAZ
      (1999)

TXORIKERIA
      (2003)

BATAK EZ DU BESTEA KENTZEN
      (2003)

ESAN EZETZ
      (2015)

ANDER EDO ANDRÉS
      (2015)

MAITASUN-KANTU BAT
      (2015)

GAUMINA
      (2015)

  literaturaren zubitegia  

 

KUARTEL EDERRA

        Gerardo Markuleta , 2015

 

 

Kuartel ederra zen gure herrian.

Berpizkundeko unibertsitate

ondoan kokaturik, harri bistan

eraikia. Harriak agerian,

ezkutuan ziegak.

 

                        Kuartel hura

kanposantuko bidetik gertu zen,

errepide berriko zubiaren

ondoan. Garita kristalezkotik

aingeru guardako santutxuaren

kandela gorria ikusten zen.

 

Greba egunean, guardia zibilek

Ruben eraman zuten. Lehergailu

bat jartzen ari zela, zirtzilduta

hil zen Mikel. Santutegira bidean

lau guardia hil zituen bonba batek.

 

Hilerritik gora, San Juan auzoa,

han zure baserria. Zubiraino

laguntzen nizun nik. Besarkatzean

adarra jotzen zenidan, koldarra

deitzen, diru-zorroa fraketako

aurreko sakelan neramalako.

 

Zeru goia ukitzen nuen —ia—

zubi gaineko besarkada haietan.

Infernua gertu zen, agerian

eta ezkutuan, kandela gorri

goriak esku zabalez partitzen

kaleetan, kuarteleko ziegetan

eta santutegirako bidean.

 

© Gerardo Markuleta    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko