A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

EGUNA EGONGELA EROSOA DENEAN
      (1990)

ESAIDAN...
(NOIZBAITEKO KANTUA)

      (1999)

POETIKA III
      (1999)

GUTUN EZ GOGO FALTAZ BIDALI GABEA
      (1999)

PLURALGILEAREN ERABILERA TERAPEUTIKOAZ
      (1999)

TXORIKERIA
      (2003)

BATAK EZ DU BESTEA KENTZEN
      (2003)

KUARTEL EDERRA
      (2015)

ANDER EDO ANDRÉS
      (2015)

MAITASUN-KANTU BAT
      (2015)

GAUMINA
      (2015)

  literaturaren zubitegia  

 

ESAN EZETZ

        Gerardo Markuleta , 2015

 

 

 

(Madril, M-11)

 

 

         —1—

 

Esadan ez direla

gutarrak izan;

nortasun hutsen bat

egon dela, noski.

 

Kontaidan beste behin

esku beltzarena,

asma ezan konplot

nazioartekoren bat.

 

Esadan: ez duk egon

aurreabisurik,

inoiz ez duk izan

gure estiloa.

 

Esadan: ez dik inork

errebindikatu;

bagoien arteko

haragi erreak

ezin dik, ezin dik

gure labela izan.

 

 

         —2—

 

Esadak: berdin dun

noren eskua zen,

zeren izenean,

zein aberriren alde.

 

Esadak: eztandak

ez din deus galdetzen:

ez izen, ez herri,

ez fede-agiri.

 

Ez diat esku beltz

ez konplot zikinik,

hire larridura

doi bat baretzeko.

 

Esadak: ez zaidan

oinaze arrotza

arrotz jende horren

giza oinazea.

 

Bagoien arteko

haragi erreak

usain bakarra din:

gizaki urrina.

 

© Gerardo Markuleta    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko