A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

EGUNA EGONGELA EROSOA DENEAN
      (1990)

ESAIDAN...
(NOIZBAITEKO KANTUA)

      (1999)

POETIKA III
      (1999)

GUTUN EZ GOGO FALTAZ BIDALI GABEA
      (1999)

PLURALGILEAREN ERABILERA TERAPEUTIKOAZ
      (1999)

TXORIKERIA
      (2003)

BATAK EZ DU BESTEA KENTZEN
      (2003)

KUARTEL EDERRA
      (2015)

ESAN EZETZ
      (2015)

MAITASUN-KANTU BAT
      (2015)

GAUMINA
      (2015)

  literaturaren zubitegia  

 

ANDER EDO ANDRÉS

        Gerardo Markuleta , 2015

 

 

Lanetik bueltan harritu nau

etxe pareko taberna itxiak.

Leihoan, eskela bat, azalpen gisa.

 

Tabernaren ohiko errefuxiatu bat

zendu bide da: Ander edo Andrés,

aspaldi Gipuzkoa sakonetik lanera etorria.

 

Kalean eta auzoan ere etxekoa legetxe.

Sarri izaten zen kantoi-gurutzean,

Gasteizko eguzki apurrak edo

bazterreko gerizpea gozagai,

denborari denbora ematen,

pazientzia egiten.

 

Arin zeraman aldean

hirurogeita hamalau urteen karga.

Adin beretsuko hiru anaia ezkongabe

beste familiarik ez omen zuen, han, herrian.

 

Haiek eraman dute, urrutian

lur emateko, jaioterrira.

 

© Gerardo Markuleta    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko