A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

EGUNA EGONGELA EROSOA DENEAN
      (1990)

ESAIDAN...
(NOIZBAITEKO KANTUA)

      (1999)

POETIKA III
      (1999)

GUTUN EZ GOGO FALTAZ BIDALI GABEA
      (1999)

PLURALGILEAREN ERABILERA TERAPEUTIKOAZ
      (1999)

TXORIKERIA
      (2003)

BATAK EZ DU BESTEA KENTZEN
      (2003)

KUARTEL EDERRA
      (2015)

ESAN EZETZ
      (2015)

ANDER EDO ANDRÉS
      (2015)

GAUMINA
      (2015)

  literaturaren zubitegia  

 

MAITASUN-KANTU BAT

        Gerardo Markuleta , 2015

 

 

 

Nuriari

 

Maitasun-kantu bat

parpaila gabea,

etxean ernea.

Eztarrian gora,

berba berbaren gain,

uhinetan labain,

belarri ondora.

 

Maitasun-kantu bat,

su-festarik gabe,

ez zilar ez urre.

Soinu-jantzi garden,

berba pribatuak

bistan paratuak,

apal bezain ozen.

 

Maitasun-kantu bat

etiketa barik,

laztan ez besterik.

Jolas egin ahala,

etzalekutik hur

botilatxo bat ur

eskura bezala.

 

Maitasun-kantu bat

itzulpenik gabe,

erritmoa sare,

ulergaitza zaizun

mintzajean; gordin,

hitza izan dadin

beti eginkizun.

 

© Gerardo Markuleta    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko