Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
EGUNA EGONGELA EROSOA DENEAN
(1990)
ESAIDAN...
(NOIZBAITEKO KANTUA)
(1999)
POETIKA III
(1999)
GUTUN EZ GOGO FALTAZ BIDALI GABEA
(1999)
PLURALGILEAREN ERABILERA TERAPEUTIKOAZ
(1999)
TXORIKERIA
(2003)
BATAK EZ DU BESTEA KENTZEN
(2003)
KUARTEL EDERRA
(2015)
ESAN EZETZ
(2015)
ANDER EDO ANDRÉS
(2015)
MAITASUN-KANTU BAT
(2015)
GAUMINA
Gerardo Markuleta , 2015
Hiri zaharreko muinoan,
taberna-zulo zabaltxo batean,
astelehen gau burutxurian,
musika, alkohola eta belar finak.
Lau bat dozena lagun.
Honezkero inor gutxik beteko ditu
hogeita hamar udaberri.
Gauerditik aurrera,
orduak txikitzen hasiak,
erlojuen malguki eta torlojuak
nasaitu, eta badirudi baretzen
dela haien lasterraldia.
Begiek, ke adarretatik
onik ateraz gero,
kontsolamendurako
bidean jartzen zaituzte.
Gogo-mingainetan, berriz,
eztia eta gatz-ozpindua.
Kanpotik ikusita, ezohiko
musika-emanaldia dirudi;
baina, izan, hartu-emana da.
Hara ezin joandakoan,
handik etxera bidean,
harrapatzen gaitu gauminak.
© Gerardo Markuleta