A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

SAN KASTETENEKO ANDREGAIAK FILIPINEKO OILARRARI
      (XVIII. mendea)

OROITZAPENAK
      (XVIII. mendea)

POETEN ERRENKURAK APOLONEN KONTRA
      (XVIII. mendea)

  literaturaren zubitegia  

 

BAKUSEK EZ DU TRIONFARIK EZ ALDARERIK NAHI

        Salvat Monho , XVIII. mendea

 

 

Bakusek ez du trionfarik ez aldarerik nahi,

Gauza bat baizen ez dio manatzen gizonari,

Garboski edan dezala urik gabe arnoa,

Nahi badu bere ganik urrundu herioa.

 

Bizia laburtzen bada tristezian egonez,

Alegera gaiten beti kolpe onak edanez,

Biziaren luzatzeko bide seguragorik

Kausitzen ez denaz geroz, dugun edan gogotik.

 

Sail on bati lotuz geroz ez bara biderditan,

Pitxerrak hutsak badire bete bitez berritan.

Gogotik gal arteraino gure nahigabeak

Eta goibeltzen gaituzten oroitzapen tristeak.

 

Dugun edan berriz ere; beti dut aditzea,

Bien ondotik on dela hirurgarren kolpea,

Oraino triste badire gure bihotz barrenak,

Alegeratuko ditu menturaz laugarrenak.

 

© Salvat Monho    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko