A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

INFINITUAREN ZATIAK
      (1999)

TXEKOSLOVAKIA
      (1999)

LARUNBAT ARRATSALDEA
      (1999)

BILBO
      (1999)

BIZIKLETA BAT EGINGO DUT ZURE IZENAREKIN
      (2005)

BELDURRAREN KAFEA
      (2005)

PENTSAMENDUAK NEGUKO LOREAK DIRA
      (2005)

BASURDE BURU DISEKATUAK
      (2005)

TIGREA GURE ETXERA ETORRI ZENEAN
      (2018)

  literaturaren zubitegia  

 

PORNOGRAFIA

        Martin Etxeberria , 2018

 

 

Gerrikoa askatu

eta neguko euliekin solasean

pasa dut

arratsalde osoa.

 

Nire bizarra orraztuz,

aurpegitik urrun,

ispilu izekiari begira.

 

Nahiz eta

azogezko eskaparatearen barruan

larruzko traje merke bat izan

ni neu

katu-buruekin batera salgai.

 

Neure buruaz beste egiten

saiatu naiz,

behin eta berriro,

heriotza txikien tiobiboan

zorabiatuta.

 

Norbere buruari

hil-kanpaiak jotzearen

intziri kosmetikoa.

 

Baina bularrak kamutsak ditut

dagoeneko.

Lehortuak ezpainak,

hitz eta txisturik gabe.

 

Ez baita

isla ahurrik

begirada zahartzen denean.

 

Bizitzak ere,

zuzenean eta maitasunik gabe

biluzten gaitu.

 

© Martin Etxeberria    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko