Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
EZINTASUNA
(2004)
MAITASUN PSIKOTIKO BLUES
(2004)
KLAUS DETEKTIBEAREN ANOTAZIOAK (HILTZAILEA LORAZAINA DA)
(2004)
TELEFONOAREN URTAROA
(2004)
ERANTZI
(2007)
BIZIRAUN
(2007)
EUROPA (Antiutopia)
(2007)
POỈSIS
(2007)
ZAURIA ETA ORBAINA
(2007)
PATUA
(2011)
AZKEN HITZA
(2011)
MONJEA ITSASERTZEAN
Jon Gerediaga , 2011
Emozio batzuk heriozkoak dira
beraz ez begiratu gehiegi
kendu zure begiak bide horretatik
izan zaitez hobe gure nagusien beldur
kontuz zure amets eta gogoekin
ez zaitez arren tontorretara hurbildu
Babilonia mila aldiz madarikatuan.
Nik ez dut zure izena ezagutzen, baina entzun:
hunkidura batzuk heriozkoak dira
(eta ez da heriotza latzena
ai, behintzat arrisku bakarra heriotza balitz
baina ez da heriotza, ez, latzena)
eta hala ere, arantzarik zorrotzena aukeratzen baduzu
maitasunetik maiteminetik goragaletik gertu
labarretako haitzetan bazabiltza
edo ezdeusaren errautsetan mirariaren bila
zeruertzaz haraindira bazoaz
hegaz eta izu, izerdi, zorabio, sukar-ametsik gabe
eta gizon izaten jarraitu nahi baduzu
orduan kontuz ibili, eta erne, eta to
arriskua saihesteko bide hau:
hartu zure eskuan gutxienez beste esku bat
gizon edo emakume batena
eta baita zamak arintzeko eta samak berotzeko
behar duzun ardo guztia ere
eta han, lanbroaren eta ezdeusaren ertzean
munduaren arnas eta hasperen eta aharrausien leizean
han, gugandik ez urrunegi ez gertuegi
hodei eta sasien artean
kantuan hasi, albait ozenen
kantuan hasi, oi zu, itsasertzeko monje
hodei eta ur gainean ibiltari
hasi kantuan gizaseme hitzontzien gainetik
hasi kantuan jainko isilegi edo isilduen fabore
ezen gu, Babiloniako leinu zigortu, zatitu, madarikatua
gu, jainkoaren eta munduaren borreroak, hats eta lokatz
gu, lur eta zeru eta berriz ere lur
gu zure musikak salbatzen gaitu.
© Jon Gerediaga