Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
NEGUA (Zatiak)
(2011)
UDABERRIA (Zatiak)
(2011)
UDA (Zatiak)
(2011)
UDAZKENA (Zatiak)
(2011)
BEGIEKIN MINTZO
(2022)
EIHERASKA
(2022)
ZAZPI
Josu Jimenez Maia , 2022
Erdaldunek sortutako guri buruzko
astakeriak irensteko gaitasun neurrigabea,
zorri-izurritea bezain gogaikarria
Gure arteko liskar txikiak muturreraino
eramateko zaletasun ikaragarria,
ultzera-izurrite bat bezain akigarria
Besteen erdipurdikeria eredutzat hartzeko
jokaera etsigarria,
euli-izurrite bat bezain astuna
Borroka kainitiko antzuetan katigatzeko
griņa gorria,
abereak hiltzea bezain ergela
Geure burua min eman arte gutxiesteko
gaixo-portaera akigarria,
behe-laino trinko iraunkorrak
Txoriari hegoak ebakitzeko itsukeria
egoaren izenean eta gizenean,
txingor oro-suntsitzailea
Etsaiaren ele ederrez limurtuak izateko
joera suizida.
Zazpi madarikazio biblikoak nola.
© Josu Jimenez Maia