Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
NEGUA (Zatiak)
(2011)
UDABERRIA (Zatiak)
(2011)
UDA (Zatiak)
(2011)
UDAZKENA (Zatiak)
(2011)
ZAZPI
(2022)
BEGIEKIN MINTZO
(2022)
EIHERASKA
Josu Jimenez Maia , 2022
Hala zeritzon baserri zaharrean
kafea ehotzeko trepetari,
errota txikiari,
amonak gaztetan izandako
Amikuzeko senargaiarengandik
jasotako onura bakarra.
Izan ere, berrogeita hamar urte igarota ere
artean arranguraz mintzatzen zen amona
erdi-zuberotar erdi-baxenafar zen Piarres horretaz,
edo, amonaren hitzekin esanda,
“nobio frantses horretaz”.
Baserriko sukaldean,
beheko suaren gaineko arasa txikian
hor zetzan eiheraska
harik eta ahaide urrun baten
—amaren kusi baten—
bisita egunera arte.
Sukaldera sartu eta
eiheraska begiz jota,
amaren kusia
ausarki mintzo zen
eiharaska txikiaren ederraz.
Kasualitateak zer diren,
harrezkeroztik eiharaska
desagertu egin zen.
Irudikatzen dut amaren kusia
urteak eta urteak iraganda
zaharreriaz jota,
jadanik gauza ez dela,
ez inor ezagutzeko
ez ezer izendatzeko
ez ahaide urrun-hurbilak,
ez etxeko gauza arruntak
burua joana eta
garuna zaharreriak jana
buruko oroitzapen
eta izen oro
hauts bihurtua,
ehotua.
© Josu Jimenez Maia