A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

BELTXARGA-KANTA

        Jokin Erkoreka , 2021

 

 

Has gaitezen

behar bezala:

 

alboratu eginen naiz

txinaurrien eresia ez oztopatzeko,

bide emateko eguzki-inar erradiaktiboei,

barruan entzun dadin kanpoko iskanbila;

 

erditik tolestuko naiz

arbasoei burugaineko koro zimela

eta ondorengo belaunaldiei sudurzulo iletsuak erakusteko

gaizki interpretatu daitekeen

belaunikatze batean;

 

angelu ezinezkoa egingo dut

herriaren ingerada marrazteko

gizakiz beteriko mapan;

 

hau guztia eta gehiago

ulertu beharra dut

 

munduarentzako

beltxarga-kanta bat

asmatzeko.

 

© Jokin Erkoreka    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko