A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BELTXARGA-KANTA
      (2021)

SYLVIA PLATH ETA LIATZEKO ZIGARROAK
      (2021)

ELUR MALUTA
      (2021)

  literaturaren zubitegia  

 

ETXE BATI AIPAMEN LABUR BAT

        Jokin Erkoreka , 2021

 

 

hormak dauzka.

 

horma zuri garaiak dauzka,

zeintzuen aurka ez den inoiz garezurrik zanpatu.

 

sukaldeko zoruko

baldosetako batzuk pitzatuta daude;

kolore urdinak

egun hobeak ezagutu ditu.

 

aulki tolesgarriak badira, baita

erradiadoreak eta

gatza eta sardexkak ere.

 

kableak ditu bistan eta aldamioak

zintzilik bere

bular eta sabeletik eta

oinetaraino.

 

jendea bizi da etxe honetan,

beti egon da inor

bere barneak berotzen,

izan meatzariak

ala politikarien semeak,

katuak mauka gauez ala

Monopolyko gizona.

 

paretek basati diote

baina nik

bildotsaren begiak baino ez ditut ikusten

ispiluari so egitean.

 

etxea itsusia eta pitzatua da

kanpoaldean

baina orbanak

beste nonbait ditu.

 

© Jokin Erkoreka    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko