A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BELTXARGA-KANTA
      (2021)

ETXE BATI AIPAMEN LABUR BAT
      (2021)

ELUR MALUTA
      (2021)

  literaturaren zubitegia  

 

SYLVIA PLATH ETA LIATZEKO ZIGARROAK

        Jokin Erkoreka , 2021

 

 

Zuriak eta obalatuak ziren

Sylvia Plath

Lady Lazarus bihurtu zuten

pilulak.

 

Nikotina beltz eta likatsua

itsatsi egiten zait

bronkioetara

eta

berpizkundearen aurretik gertatzen den

lo beltz barearekin

amesten dut.

 

Hortik kanpo

dena da autoen kea

eta haginen kirrinka.

 

Euriaren berun-tanten

artean dantzan doa

erretzeko paperaren

orri-puska bat,

airean ahituz.

Zuriak eta obalatuak dira

nire azazkalak

haien mami guztia murtxikatzen

dudan arte,

 

berpizkundearen

itxaronean.

 

© Jokin Erkoreka    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko