A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

ELUR MALUTA

        Jokin Erkoreka , 2021

 

 

Sinisten dut,

marraztea baino ez dut.

 

Palmondoak;

zaila da irudikatzea

paradisurik

non zementu bustiaren usainak

bat egiten ez duen

loreenekin.

 

Moketadun igande zaharrak,

eta horien zimurduretatik

ernamuintzen diren

erraboil gaziak.

 

Zeruaren oi urdinak

irribarre egiten duenean,

bere hortzen karranka

 

—argazki zaharrak tolesduratik pitzatzen—

—aurpegi bat galdu da—

 

Camusen uda garaitezinean

elur maluta baten

metastasia.

 

© Jokin Erkoreka    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko