A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

SONETO BAT EGIDAZU
      (2000)

NEURE BURUA
      (2000)

ZU ZARA
      (2000)

HAIZE LARANJA
      (2000)

POEMAK IDAZTEA
      (2004)

DENON HISTORIA
      (2004)

BIKOTEAK MUSUKA
      (2004)

EGIA
      (2006)

SABAIAK
      (2006)

ARNASA HARTU
      (2006)

ZATITUA
      (2006)

  literaturaren zubitegia  

 

KONTRAESANA

        Castillo Suarez , 2004

 

 

Zuretzat dira lerro hauek

ispiluaren bestaldean irri egiteagatik,

bat-batean erabaki zenuelako ez zuela merezi

aholkuak jarraitzea,

zure bulkada hutsarekin egin zenezakeela aurrera.

Badakit astia duzunean

muxuak gordetzen dituzula ahoan

eztanda egin arte.

Etorriko dira garai txarragoak eta, horrekin batera,

metroa galtzeko gogoa.

Pankartarik gabeko herria nahi baduzu,

Zurekin noa, nirekin etor zaitezen.

Non duzu lantokia, zure bila joan nadin?

Argazkietan irribarrea erakusten dutenak

ez ditu euriak kalean bustitzen,

baina odol gehiegi biltzen duzu gorputzean,

min berri bat egunero.

Bidaiarik gabeko bidaiak nahi nituzke,

baita berririk gabeko irratiak ere.

Hildakoak ugaltzen zaizkigu eta, hala ere,

maite zaitut kontraesana zaren aldetik.

 

© Castillo Suarez    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko