A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

URRUNGAITZA
      (1904)

BAKAR-EGOITZA
      (1905)

ORTZ-GIRO
(Gau iluntsu batean)

      (1912)

AMERIKA
      (1913)

AGUR, EUZKADI
      (1924)

ETXALAR
      (1928)

KAIOAK
      (1928)

KE-BELARRA
      (1928)

NERE BASETXEAN
      (1928)

ZER NAHI NUKEN
      (1928)

IBARREKO OLA
      (1930)

HIRUROGEITA HAMASEI URTEZ
      (1945)

  literaturaren zubitegia  

 

BASOTAR BATEN KANTUA

        Emeterio Arrese , 1911

 

 

Itsasaldeko mendigain hau da haritz ta pagoz betea

nere jauregi basakoia ta ni naiz emengo erregea;

txakur ernai bat ondoren daukat arrotzen zankozalea,

hori da nere lagun leiala, aizkora berriz legea.

 

Ni gaur bezela nere guraso zaharrak lehen

hegatz ugaria dun arrano abilen

antzera loki gabe beti-beti gailen

jaiotzetik hil arte izan ziran hemen.

 

Behar bezela gorderik zintzo haien hobi zahar goitua

harkaitz ondoko baso beltzean dadukat bizilekua;

errezago da noski tontor hau indarrez neri kendua

behin izan baino lehen ikustea tximistaz purrukatua.

 

Irrintz alai eginaz udara ta negu

nere deadar hotsa mendiak maite du;

ez da bere kolkoan, ez da, ez, ­-uju-ju!...—

lagun detan ekaitza besterikan sartu.

 

Kopet ilundun arrotz ergela grina gaiztoaz panparroi

oihu t' erronkaz inoiz bezela, a, gizajoa!, betor, bai;

betor, eta nahiz ondoren izan uritar beste mil' etsai

guzik batean ez dira nere erasoaren dina gai.

 

Betor, betor, ahal badu, betor honuntz gora

txakur salatia ta ni gauden basora;

baldin igoko balitz han luke lepora

jaso t' eskuan zorrotz daukatan aizkora.

 

Hemen ez dago mendi gainean hor behean hainbat azari,

hemen legeak gordetzen dira zelaian ez bezin garbi;

neguak ere jazten baditu elurlumaz txuri-txuri,

elur hau behean lohi bihurtzen da, goi hontan berriz iturri.

 

Gizon argi t' haundia bere ustez izanik

zelaitarrak basoan ahal du zer eginik?

Haritz lodi tartean inolaz oraindik

makal enborra sortzen ez det ikusi nik.

 

Hor behealdeko gezur-zuloan dabilen etsai taldea

ezin liteke izan behinere euskal mendien jabea;

jakin bezate, jakin arrotzak hil arte beti nerea

izango dala bai, errupola!, baso beltz eder maitea.

 

© Emeterio Arrese    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko