Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
URRUNGAITZA
(1904)
BAKAR-EGOITZA
(1905)
BASOTAR BATEN KANTUA
(1911)
ORTZ-GIRO
(Gau iluntsu batean)
(1912)
AMERIKA
(1913)
ETXALAR
(1928)
KAIOAK
(1928)
KE-BELARRA
(1928)
NERE BASETXEAN
(1928)
ZER NAHI NUKEN
(1928)
IBARREKO OLA
(1930)
HIRUROGEITA HAMASEI URTEZ
(1945)
AGUR, EUZKADI
Emeterio Arrese , 1924
Arratsalde da.
Itsasoan arki naiz.
Urruti... doi, doi,
lainotsu dager
Auņamendiko erpin lerroa;
ubelantz ene
aberri polit
maitagarria...
oroi ederren kabi gozoa.
Itxasoaren
murmur hotsa gain
kaio bakar bat haruntz dihoa;
ta... noralderik ez dun
antxeta bezin larri
bihotzaren kai bila
artega dabil nere gogoa,
Eguzkiaren
biribil soila zeharo gorri...
Hodeiak sutu dira;
itzalune bat
une guzia izain da sarri.
...Hega lehikorraz nere
dardar-txoria
sorterriaren
kolkora doa hagitz urduri,
eta itsasontzi hau
ke mordoil usu
beltza botaka
biziro zorrotz aurrera beti.
...Arratsa dator;
odei naspilak
lozorro baten eraz dagertzi.
Goibel hau etsai-ozin...
Ipasterreko
mendatz bat ere
nahi arren ezin...ezin ikusi!
...
Begietan nik orain
gau illunaren
illun sakona;
oroitzez baņa gogoan argi!
—Agur txoko maitea,
ene laztana...
biotz-biotzez agur, agur, Euzkadi!
© Emeterio Arrese