Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
URRUNGAITZA
(1904)
BAKAR-EGOITZA
(1905)
BASOTAR BATEN KANTUA
(1911)
ORTZ-GIRO
(Gau iluntsu batean)
(1912)
AMERIKA
(1913)
AGUR, EUZKADI
(1924)
ETXALAR
(1928)
KAIOAK
(1928)
NERE BASETXEAN
(1928)
ZER NAHI NUKEN
(1928)
IBARREKO OLA
(1930)
HIRUROGEITA HAMASEI URTEZ
(1945)
KE-BELARRA
Emeterio Arrese , 1928
Arazo-garaiz
errezale naiz,
pipa da nere laguna,
ke-belar oso
samin ta gozo
nahastuen ontzi kutuna
Pipa laburra,
nere sudurra
usain-eginkor luzea,
honen azpian
dagon aldian
nik pozor bete-betea
Nahien dan eraz
maita det beraz
hatson darion belarra,
honen bidez hain
barru det orain
idarokizko txingarra
Toxatik hartu,
gainezka sartu
kider-buru sakonean,
ke-belar hori
urrinez jori
laster da sudur mintzean...
Pipa txuria,
kirten hautsia,
zorungai eder osoa,
haur zahar batentzat,
zinez neretzat,
edoski maite gozoa
Ezpain ertzean
pipa jartzean...
agur! kezkaren goibela:
buruhauste zakar
guzik bai azkar
banatu kea bezela!
Uste bat oker
irtenda loger
etsaiaz etsai banago,
pipari esker
ez du gau-lisker
honek irauten luzaro
Olerkarien
ametsaldien
goraltzigarri da nonbait,
hargatik nere
olerki-xeme
apal hau berdin sortu zait
Arazo garaiz
errezale naiz,
pipa da nere laguna:
ke-belar oso
samin ta gozo
nahastuen ontzi kutuna
© Emeterio Arrese