Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
URRUNGAITZA
(1904)
BAKAR-EGOITZA
(1905)
BASOTAR BATEN KANTUA
(1911)
ORTZ-GIRO
(Gau iluntsu batean)
(1912)
AMERIKA
(1913)
AGUR, EUZKADI
(1924)
ETXALAR
(1928)
KAIOAK
(1928)
KE-BELARRA
(1928)
NERE BASETXEAN
(1928)
IBARREKO OLA
(1930)
HIRUROGEITA HAMASEI URTEZ
(1945)
ZER NAHI NUKEN
Emeterio Arrese , 1928
Aldegain
Mendi-mendian etxe koxkor bat, hiru-lau haritz aurrean,
lili batzuek, erletegia toki babes politean.
Atsegin ezti gozo-gozoa bord'inguru sakonean
egarriaren asekai dagon iturritxo gardenean.
Kezka larriei ateak itxi, uxatu guzik batean,
maiztar ilunik ez izan inoiz nere bihotz barrenean.
Isil osoa. ..Inoren zantzu gaiztorik ez behinere han,
ametsak lagun, amets egin, bai, -amets..!— mendi magalean...
Hori nahi nuke, ezer ez gehigo bizi naizen bitartean.
Gero... hezurrak harri bihurtu goreneko tontorrean,
ta ni naizen hau gotuts idoro oztinune zabalean.
Alderantzi
Zori leunak alde batera utzirik behar dan bezin
higikor izan, eta jarraitzez beihere aspertu ezin.
Egia maite, gezurra xahutu, zuzeneko bidez ekin,
arnari onak sortu ditezen kezka zindoaz eregin.
Ta zerbait alper baldin badaude beren izaeraz erkin,
lasonar hoien gogo muxarra beti lo egon ez dedin
esnale zorrotz eragikor dan deadar bizi bat egin.
Hori nahi nuke: bar-barrenengo grina beroaz irakin
ta nere bizitz-azken garaian urertz alai batean hil.
Gero... soin hotza itsasoaren ozinak eraman urrin...
gezal bihurtu, ta ni joranez ezilkor naizela jakin.
© Emeterio Arrese