Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
URRUNGAITZA
(1904)
BAKAR-EGOITZA
(1905)
BASOTAR BATEN KANTUA
(1911)
ORTZ-GIRO
(Gau iluntsu batean)
(1912)
AMERIKA
(1913)
AGUR, EUZKADI
(1924)
ETXALAR
(1928)
KAIOAK
(1928)
KE-BELARRA
(1928)
NERE BASETXEAN
(1928)
ZER NAHI NUKEN
(1928)
HIRUROGEITA HAMASEI URTEZ
(1945)
IBARREKO OLA
Emeterio Arrese , 1930
Beotibarko zelai aldera Tolosatik hurbilean
emai gozoa nabari zaion ibar loretsu batean
Etxaniztarren olaundi hori ugertzik babesenean
betigaraiko tankeraz dager hain sendo bere zaharrean.
Olaren barru
tinki ta tunku
egikor mailu ta gabi
eginahal bero
goreskarri hau
eukal endaren ikurdi.
Lehen ia berrehun bai omen ziran orain hau bakar-bakarrik
bakar hau baina betiro gailen, betiro zaharberriturik...!
Inoiz ez zaio sortuko beraz herdoil, huntz eta sasirik
bakar honeri egundaino ez itzaliko sutegirik.
Ur-jauzi, ardatz
hauspoen arnas
ingude, sutoi txingarti
guztiak hemen
aldi berean
lankide oso ta bizi.
Sei-zazpiren bat langile bertan lehengoen jarraikitzaile
begiak zoli, besoak einkor, tankarik huts egin gabe
ipuin zaharreko zenbait irudi bezin kementsu, goterne
olagizonak biziro jator, uzkur-nagi ez behinere.
Indar sendoaz
tunkutu joaz
darraion garaiz lanari
olaren hotsak
erraldoi baten
tanpaka zinez irudi.
Etxaniztarren goresle dira hots alai entzungarriak
gabi zaharraren tunkutu eta mailuketaren tintinak.
Gora ba zuek... olajaun eta zuen ekide guztiak
zuen omenaz betirain beze lan eresi hain garbiak!
© Emeterio Arrese