A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

URRUNGAITZA
      (1904)

BAKAR-EGOITZA
      (1905)

BASOTAR BATEN KANTUA
      (1911)

ORTZ-GIRO
(Gau iluntsu batean)

      (1912)

AMERIKA
      (1913)

AGUR, EUZKADI
      (1924)

ETXALAR
      (1928)

KAIOAK
      (1928)

KE-BELARRA
      (1928)

NERE BASETXEAN
      (1928)

ZER NAHI NUKEN
      (1928)

IBARREKO OLA
      (1930)

  literaturaren zubitegia  

 

HIRUROGEITA HAMASEI URTEZ

        Emeterio Arrese , 1945

 

 

Arpegi zital antzo, igar, mehe, zurbila,

hezur eta azal hutsez duridi egina.

Garai bateko nere musu biribila

nork egitetsi orain...? Antzalda sorgina!

Kokotsa nabari zait sudurraren bila.

 

Egi horrek argiro beste hau ondoren:

nere bizitz-ibaia itsasora laster.

Kezka txarrik ez baina, noizik behin pozaren

arrain pintarratu bat jauzika baitager.

Ardo ttanttaz giro-ta bixkortze hain eder.

 

Neurtitz-metagan txindor —ene amets txori—

papar harro abesten ari zait biziki;

oraindik ez baitiot bertso-metagari

biltze lan ondoreko potorik ipini.

Gogotxindor luzaro jardun zale izaki.

 

Agertuko balitzait hegazti beltzen bat

uxatuko nuke ta urrundarazi, txak!

Jai det, jai haundia gaur atsegin erabat,

urte asko izan arren ilunik ez behintzat.

Nere poza oihuka erakutsi bezat.

 

© Emeterio Arrese    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko