GAILURRARONTZ
Alexander Tapia , 1926
Bere
An
Dago.
A!
Araņo
Nor gan,
Ta ain gora
Igan?
Ote baltzaz
Zelaia
Beterik da
Guzia.
Nor ausartuko
Laisterka,
Arantza zear
Jauzika?
Ta noiz mendi orren
Gorenaņo eldu?
Nork gurutzatuko
Amil itzala?
Arkaitz zorrotz oiek
Luteke urratuko
Gizon ausardiren
Gorputz makala.
Ibaso izugarriak
Ixten dure bidea;
Amaika ta amaika ito
Dira aien uretan.
Aietan, bai gaxoa
Ausartzen dan gizona!
Laister da aienatuko
Eken magal otzan.
Eta oian izuetan
Erruz dira piztiak.
Bidazti zai daude ao
Zabalik, zematsuak.
An dago, an,
Erpin latz artan.
An dago, an,
Argi diztikor.
Nor ausartu
Araņo igotzen?
Ain kementsu
Nor izango, nor?
Nor izango? Ni naiz, ni naiz
Gizon kementsu ori!
Ator, ator ene zaldi!
Eup, ene zaldi zuri!
Laisterka, laisterka,
Geldige aurrerantz;
Naiz basoaz, naiz urez,
Oin gorantz, oin berantz.
Aizea ber-bera
Baņo oldar-ariņa,
Aurrera, geldige,
Ne-zaldi zuria!
Alde, alde, pizti oiek,
Utzi garbi bidea,
Ona, ba, ene eskuetan,
Su ta garrez ezpata.
Urra-dituzte arantz zorrotzak
Gogorki nere aragiak.
Eta piztiak utzi dituzte
Nere gorputzan ortzen atzak.
Sukar larria nitaz jabetu da, urtutzen nauer
Gar gorria lez. Egarri daukat, egarri bizi-bu
Aizea bera errekorra zait; patsetan nago.
Odolaz nasiz jausten da nere izerdia...
Arin, arin, nere zaldi,
Urbil ortan ibaia.
Artan sartu ta kenduko
Degu gure egarria.
Oin gora, oin gora, arkaitzez jauzika.
Arizti, pagodi dauzkagu atzean.
Amila bai beltza! Baņan, zer? Aurrera!
Iņal bat bakarrik, ta gaude gaņean.
A, ona
Gailurra.
Baņan, non
Da bera?
Iges
juan
Da.
Baņan,
Nora
ba?
Bere
An
Dago!
A!!
© Alexander Tapia