A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BESTALIARRAK
      (XVIII. mendea)

ARBOTIKO PRIMA EIJERRA
      (XVIII. mendea)

 

BEÑAT MARDOREN KANTOREA

        Beñat Mardo , 1757

 

 

Ni deitzen nük Beñat Mardo, Barkoxe Baxabilako,

Otoitzen hait ez dizadala kantorerik hunt haboro,

Ez dakika ni nizala bürüzagi hartako?

 

Kantore huntzale hizalakoz düka hartzen banitate?

Aprendizik ez zaik ez jinen Gaiñetarik batere,

Baxabilako laurentako nihaur ez nük ahalke.

 

Kobla horren emailea ez da laboraria,

Zunbait markis, edo kunte, edo kardinalia!

Bürdünarik dianean zintzarri egilia.

 

Zintzarri egile nizala ez hadila ez düda,

Ar' eta ez hait interrunpitü izigarri ardüra,

Bürdünaren xerkara jinik hire magasiala.

 

Hitzaz gütük estonatzen, Museñako kuntia,

Zerentako hartzen dian Gaiñetarren altia:

Ar' eta nik ere ez diat hiretako antsia.

 

Kunte, markis, kardinale ezin izan gintake,

Hobe diagü bai egonik hartü gabe banitate,

Hi tailür hizan bezala ni zintzarri egile.

 

© Beñat Mardo    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko