Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
GAZTEAREN ERIOTZA
(1933)
TORI NIRE EDONTZIA
(1934)
BAKAR-BAKARRIK
(1944)
ALDA-EGAZTIAK
(1946)
AMETS URDIN
(1946)
EUSKEL KANTA ATZERRIN
(1946)
ARGIN ZARRA
(1952)
NERE ZEZEN TALDEA
(1952)
ERBESTEAN ARITZA
(1952)
NIRE BIDEAK BARNA
(1961)
NEGUAN LORE
Iokin Zaitegi , 1958
Nork sorterazten zaitu, bertso-berri labur?
Olerkari zar onek barnean izotza...
Agertu zeraneko, negu-lili, elur
artean argitu zait erabat biotza.
Nor izan zaitekenez ezin dut igarri:
aitaren magalpeko? umezurtz bakarra?
Zerana zeralarik, ene baitan larri
ezin egon naiteke, senide azkarra.
Nere bizitzarteko udamin beroa
al duzu ernerazle guri eta bizkor?
Datorken udaberri garden ta eroa
aditzera ematen al didazu baikor?
Noruntz io, ezker-eskuin, edo, aintzin-gibel,
zure berri izateko? Nik neuk ezin iakin.
Lenaldia gogora oi datorkit goibel,
ta geroa, gaupean, zeatz ikus ezin.
Nire izangoaren asikina ote
zaitut, ala, damurik, ondakin mingotsa?
Parrearen azkena, ala, poza date,
lili, adierazten didazun abotsa?
© Iokin Zaitegi