Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
BERDIN DA MENDEBALDEA ETA EKIALDEA
(1984)
DENBORA NOSTALGIA EGITEN DA
(1984)
ERORIKO DA ZOHARGIA SOSTENGATZEN DUENA
(1984)
TRISTEZIAREN TEORIA
(1986)
GENESIS
(1986)
ESKRIBITZEKO OFIZIOA
(1986)
REDAKZIOAN
(1986)
BARATZAZAIN
(1997)
AUSCHWITZ
(1997)
BORROKA
(1997)
ERANTZUNAK
(1997)
DENA DA BIZITZAN HEGALDI
(2004)
DENA DAGO AURPEGIAN
(2004)
EZINEZKOA DA AHANZTEA
(2004)
DANUBIO, DONAU
Felipe Juaristi , 1984
Danubio, Donau,
labaina magiarrarekin
valsa dantzatzen duen
meandro luzea da Viena.
Asperra eta biziminak
dantzatzen dute beste errito zaharragoan.
Ibaiak bere behatz zorrotzez
suizida anonimo bakoitzaren atzetik
marka bat margotzen du zubietan;
hilei ere fideltasuna gordetzen daki.
Punkiak eta mozkorrak,
zerbeza botila berarengatik,
norgehiagoka aritzen dira.
Bizitza aparretan desegiten zaie.
Turkiarrek, egunkari saltzaile,
San Estebani esker Mendebaldea salbatua ahal izan zela
diote ikuskariari,
katastrofeak
aldarrikatzen dituzte,
arratsaldearen begiak tragaluzeak
eta beren betazalek suziak bezala distiratzen dutenean
eta tranbia erlatse
zortzietako kanpaiek dirauten
haziak barreiatzen dituztenean,
asperra eta bizimina ez dira
Gustav Klimten koadroetan asetzen,
bidaiari adinez hornituak,
zirkuluetan ibiltzen nekatu den eguna
deserrira bidaltzen dituzte.
Gazteak geratzen dira.
Horien itzala dela merio da horren grisasta Danubio, Donau.
Herioak dena deskoloratzen du,
azkenean Volkswagen herdoilduaren imajina izan arte.
© Felipe Juaristi