A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

BIZKAITARRA
(Zatiak)

        Gabriel Aresti , 1959

 

 

Goiko Jangoiko maitagarriak parkatu begist barriro

aren aurrean olerkari au umilduten da biziro

zergaitik eze egi garratzak esan nebazan deungaro

ipokritaren modu motzean enas portadu egundo

Adiskide bat Txorierrian maitatuten dot emaro

arengan beti konfiantzea eduki neban astioro

aren izena Kaiero

eta kantadu ezkero

badakit arek entzun egingo nabela guztiz maitaro.

 

Arek badaki ondo zer dan euskalduna

bizkaitarrok dogula biotz biguna

euskal baserrietan jente diruduna

piņudiakaz egin ebela fortuna

zer-egin astuna

tokadu jakuna

egin bioguna

emen daukaguna

Larri nabil ni eta nire laguna.

 

Bituriako abade-eskola abandonau ebanean

gure Andoni Kaiero Uria munduan sartu zanean

pisu gogorra sentidute eban arimearen ganean

ez ebalako irabaziko abadearen lanean

aren etsera joan nas batzutan Mungiarako trenean

bertan bizi da gure mutila bizitza-modu onean

Solo-arte ederrenean

zerurik politenean

oso pozikan nago aregaz berbegiten dotenean.

 

Zelan egiten jatan alaitu begia

ikusten dotenean zure Mungia

Baso berde artean dirudi kabia

zeņean bizitzen dan alegre txoria

zeru bat txikia

penarik bagia

lurralde dultzia

epela eztia

jente onek eztaki zer dan gosia.

 

Zatoz onantza lagun maitea neure kantore alaia

Ainbeste neska zar eta gastek desiaduko galaia

Garbitu eizuz antiojuak kendu bistatikan zaia

Eta begira non dadukazun Nerbioneko ibaia

Itzi egizu momentu batez bizi zarian zelaia

Ta kontsidera egizu ori gure lurralde anaia

Berdetasunen amaia

Euskeriaren etsaia

Eta pentsadu egizu ori bere dogula Bizkaia.

 

Miseria tristea gosete andia

Barakaldo zikiņa Sestao ordia

Pentsamentu bat daukat buruan gordia

Frabika itsusi orreik benetan zer dia

Sarama-burdia?

Txakurren ardia?

Zeru ipurdia?

Odol izardia!

Esperantza guztien urkamendia.

 

Juan ziņian automobillaz iņos Sanander aldera?

berdetasuna ez ikusteko bidean dago aukera.

Edo bestelan Burtzeņatikan oņez Portugaletera?

etse beltzezko zeru gorrizko korridu dozu ballera?

kamiņo biak etorten dira infernu barri batera

Dolore pena tormentu eta neke guztien billera

Arrazoien ukaera

Arana baten euskera

Orregaitikan euskal erriok lotsatu biarrak gera.

 

* * *

 

Ze salbaziņo eduki leike gure euskera maitiak

Itsuak bardin badiraz aren laguntasun-emoliak

Parabola bat kantadu dedot itxiko dabez begiak

Ez ikusteko nigandik euren itsutasun terribliak

Ta ze ardura izan leiskue trapu baten koloriak

Ze ardura bertso baten ipinten dan erderazko berbiak

Zortziko ero abaneriak

Abarka edo zapatiak

Kanpo santuan lurra artuten badau gure izaeriak?

 

Sarri entzun nozue bertso guztietan

Bizkaia dagoala beti penetan

Baņa orregaitikan enas alegretan

Enas alegretan da eztot sufrietan

Banago baketan

Poz-pozik benetan

Zerren munduetan,

Gerade abrasetan

Merezidu ditugun arriskuetan.

 

Gerra-denporan komendantiak mandatzen dabe soldautza

Ta pillotua obeditzen da datorrenian ekatxa

Elexan bere Aita Santuak daroia buruzagitza

Ta kristinauak eztegutsie desobedietan itza

Au da eredua segietako bire gustietan giltza

Auzi bat ondo defenditzeko bear da abogadutza

Ganerakua da ametsa

Pentsamentu gustiz motza

Ezelan bere amorerikan emon eleikian gauza.

 

Baņa gure Bilbagun ori ikusten dogu

Zelan eztakiana izan dan maisu

Egiak jakiteko egiten dan botu

Fuerte gedar egiņaz errazoia dogu

Ostantzian galdu

Zorotzat pasadu

Ori dala modu

Egiak ukatu

Ganera jakitunen graduak artu.

 

Gusti onegaz gure Bizkaia kondenaturikan dago

Araba barri lotsagarri bat bost urtian izateko

Problema ori ikusiteko gitxitxu gagozalako

Ta gure beso oneitan indar eskasa daukagulako

Akaso eztau alkantzaduko bapere erremedio

Eta itsuen itsueria zantarra dala medio

Aurrerantzian etxako

Bentajarik etarako

Jenio oneri Jangoikuak emon euskuna andiro.

 

Euskaldun errazako jente erdalduna

Biziko da Bizkaian, au nire pena!

Eta gusti-gustirik lotsagarriena

Eskuan daukagula erremedio ona

Ondo dakiguna

Danik ederrena

Iraungo dauana!

Errua norena?

Etorkizunak diņo: Bizkaitarrena.

 

© Gabriel Aresti    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko