Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
BI LUR BI TAUPADA BI ITSASO
(1996)
ESANEN DITEN DAGOENEKO
(1996)
ESPALOIAN BIDALTZEN DIRA ARBOLAK URTARRILETIK
(1996)
ZU GABEKO ARRATSETARA IRTETZEN NAIZENEAN
Garikoitz Berasaluze , 1996
Zu gabeko arratsetara irtetzen naizenean
itsaso abandonatuegiak
ikusten ditut auzoetan sartzen
eta poemak trenetan iristen dira gauera
handik kontatzeko elurrezko karabanak
balak oraindik semaforoak direnean
mindura idazten da gure helbidean
hau ez da neutralen poesia
bota dezala lehen orria neutrala denak
ausentziak ohean besarkatzen dituen ezpaten moduan
zure begien ispilu zauritu nauzun zaldia
aldendutako malkoen lurralde zuriak
isladen konkista ilargia el dorado
bandera honen urrea desioak astintzen du haizetan
eta irratiak olatuak isurtzen ditu
pianoen artera
metroko linea bioletatik urrunago
odola bagoietan sartuta
hirian galtzen hasten denean
farolekin batera zabalduz hitz egin
bihotzak uharte bakartiak direla esanez
zure gaua da nire aberri eguna.
© Garikoitz Berasaluze