A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

ESANEN DITEN DAGOENEKO

        Garikoitz Berasaluze , 1996

 

 

esanen diten dagoeneko

ez dela anpulu gehiagorik behar tristuraren erretenetan

zigarrokinen hiletara azaldu direnek

ezpainak erresuma izkutuetan

 

amodioaren intifadara deitu din gauak

bustiz ametsak malkoen kanalean

hemen dun poesiaren armada

hitza arma da eta herriak ilusioen krespoi

islatu ditin ilargian hire begiak

larrosa beltzen teoremak.

 

© Garikoitz Berasaluze    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko