A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

EGUNA EGONGELA EROSOA DENEAN
      (1990)

POETIKA III
      (1999)

GUTUN EZ GOGO FALTAZ BIDALI GABEA
      (1999)

PLURALGILEAREN ERABILERA TERAPEUTIKOAZ
      (1999)

TXORIKERIA
      (2003)

BATAK EZ DU BESTEA KENTZEN
      (2003)

KUARTEL EDERRA
      (2015)

ESAN EZETZ
      (2015)

ANDER EDO ANDRÉS
      (2015)

MAITASUN-KANTU BAT
      (2015)

GAUMINA
      (2015)

  literaturaren zubitegia  

 

ESAIDAN...
(NOIZBAITEKO KANTUA)

        Gerardo Markuleta , 1999

 

 

Esaidan, zer nahi dun?

Gaur gauean ez dun beldurrik.

Hemen naukan. Etor hadi.

 

Ez dinat egiantzeko gezurrik esango.

Gezur antzeko egiarik ere ez.

 

Joaneko txartela ez beteerik

abiatu izan naun

orain arteko egon-bidaietan.

 

Ez dinat zer galdurik,

gordetzekorik ere ez.

Ekartzan eskua,

eta esaidan:

Non da hire ura?

 

Bidezidorrak zuloz beterik;

hutsaren hurrengoa, hutsa.

Poliki joanik, akabera

urrunago al da?

Arin errerik, errautsa

arinagoa beharbada?

 

Ez dinat gezurrik salduko,

ez egiarik erosiko.

 

Egiantzeko gezurrak abian,

gezur antzeko egiak gogoan.

Berba zurrunen azpiko ahulezia,

ele goxoen azpiko zuloak...

 

Noiz arte? Noraino?

 

Ekartzan eskua.

Eta esaidan:

Non da hire sua?

 

© Gerardo Markuleta    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko