Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
EGUNA EGONGELA EROSOA DENEAN
(1990)
ESAIDAN...
(NOIZBAITEKO KANTUA)
(1999)
POETIKA III
(1999)
GUTUN EZ GOGO FALTAZ BIDALI GABEA
(1999)
TXORIKERIA
(2003)
BATAK EZ DU BESTEA KENTZEN
(2003)
KUARTEL EDERRA
(2015)
ESAN EZETZ
(2015)
ANDER EDO ANDRÉS
(2015)
MAITASUN-KANTU BAT
(2015)
GAUMINA
(2015)
PLURALGILEAREN ERABILERA TERAPEUTIKOAZ
Gerardo Markuleta , 1999
Susto handia neukan
nire herriaz
susto handia.
Itsustu ziren sendo
gure manerak
sendo itsustu.
Herri susmoa gara,
herri asmoa,
susmagarri herria.
Herrigura ginen,
herri nahia gara
gauden herrigai.
(Herri herri,
hare herri?)
Izutu ziren ondo
atzo garaiak
ondo izutu.
Ikara handia neukan
nire herriaz
ikara handia.
© Gerardo Markuleta