A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

SIRENA TXISTULARIA

        anonimoa , 1937

 

 

Txistu joka ari zaigu

txistulari zorrotza,

t'ondoren entzuten degu

sutunpaloen otsa.

 

Egazti beltzak dabiltza

egalari ortzian

beren atoyen burrunda

zabaldurik aidian.

 

Gizon zar ta emakumeak

umeekin nastean

satorrak oi dun bezela

sartzen dira lurpean.

 

Jaurten digun oņazkarra

goitik bera badator,

ai, bere txistu zitala

entzuten ez gaude gor!

 

Txistu, txistu berriz ere

ogeigarren aldiyan

etxe zarraren sayetsak

suturik daude leyan.

 

Eneko ta karraxiak

amilka entzun dira,

gorputz illotzen zatiak

doaz ingurumarira.

 

An burua, emen ixtarra,

beste artan orpoa,

errauts biurtu ez dana

zatietan dijoa.

 

Txistu dagi berriz ere:

borreroak zer nai du?

Orrenbeste eriondakin,

asekairik ez al du?

 

Egazti arrayo beltzok

goitik beera amiltzeko

ortziango indarren bat

ez al degu izango?

 

Burrun-burrun dagitela

badoaz azkenean

odolezko ugasti bat

utzirik ondorean

 

T'ezkutatu zaizkigu

an... an... urriņean.

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko