ZER DA BIETATIK?
Gorka Setien , 1985
herriak herria bera erasotzen dabilen
herria da
teste batek esango luke
pobrea pobrearen kontra
langilea bere buruarekiko zakur...
eta beti izan ohi da
jende xehea
xehetua bere baitan
eta iheslari
itzala egunero pertxeroan utziko lukeen izaki hoietakoa.
ez dugu kazkezurra muinen muga
materia grisa bera baizik
sustantzia zuri eta odolarekin batera
laberinto galkor.
poesia ala jaki politikoa
zer da bietatik?
© Gorka Setien