A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

HURBILTZE GUTIZIATSUA

        Gotzon Aleman , 1978

 

 

Egunsenti bakoitzak zekarkidan

zoriontasunarenganako hurbiltze gutiziatsua

berbizi nahi dut.

 

Eta sobran zaudete!

esaten baitidazue

iragana iragana dela.

 

Lehenean nahi dut iraun,

lehena oraina eginez,

oraina atzera iraulduz...

 

Haraino eraman nahi haut,

edo,

handik,

karriketan zehar nabilela,

elkarrekin zapaldutako espaloi guztietatik,

 

elkarrekin egondako taberna orotatik,

elkarri atxikituta, markatuta, ditugu egun haietatik

elkarri itsatsirik azpimarkatu zaizkigun orduetatik,

handik,

hauetik irtetzean, bakarrik zenbatzen ditudan

neure urrats isiletara.

 

Ez dinat errealitate hau onartu nahi!

Ez ote dezaket,

ia erreala izan zena,

eskuan daramatzadan paperen artean

betirako finka?

Zergatik dagidazue uko?

Utz!

Ahantz

nazazue!

 

© Gotzon Aleman    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko