A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

JETXI SABIŅ LURRERA
      (1935)

GEZURRA DIRUDI
      (1935)

MAITASUNA ETA ERIOTZA
      (1935)

ANKEA EBAKIKO NUKE
      (1936)

  literaturaren zubitegia  

 

BIZITZA TA MAITASUNA

        Gurutz Sarasola , 1935

 

 

Ene maitea oldoztu zazu orain

Zenbat ikaragarrizko zailtasunez

Alkar maitatuz gaudeken orain.

 

Jainkoak ludi au egin zuanean

Egin zuan bezela ez egin ere zezaken...

Ta alkar beiņere ez giņan ikusiko.

 

Beragan gizona sortu zuanean

Beste gauzen bat jarri zezaken...

Ta alkar beiņere ez giņan ikusiko.

[...] 

 

Adan eta Eba bizi ziranean

Tximist bat erori bazitzaiyen,

Ta au gertatu ziteken...

Beiņere ez giņan ikusiko

Ordutik onuntz

Zenbat gizon diran ezkondu!

Ta ez diran ezkondu!

Zenbat ume izan dituzten!

Ta zenbat izan ez dituzten!...

Gu biok berriz ene maitea

Alkar irikiz ginjoazen bizitzaren atea!

 

[...] 

Eta ara nun bein ludira

Zeure gorputza agertu zindun...

Eta nik ene biotza Zeuri agertzeko maitasun!

 

Eta orain, nere Gaurminia,

Galdetzen dizut bildurtzen etzeran

Jakitean (ta au da egizko egia)

Zein txiripaz ludi ontara etorri geran!

 

Txiripaz etorri gera mundura,

Eta jayo giņanetik eriotzaruntz goaz berriz

Berriz suntsitzera argietatik illunpenera.

 

Eta bitarte ontan ere zenbat neke,

Zenbat naigabe, zenbat eritasun ere,

Zenbat arrisku eriotzean erortzeko

Ta sekulan beiņere ez jaikitzeko!

Jainkoaren indarrez edo naimenez baizik,

Ta natorkizu maitasuna eskeņirik.

Eta orain bildurgarrizko ezetza

Ene maitasunaren uka siņesgaitza

Nere belarriak betirako zoratzera

Al doazte orain entzutera?

Zeure naimenaren ezetz aul bategaz

 

Deuseztera al goaz

Etorkizunaren aurka

Irabazi gendun burruka?

Dasazu ikaragarrizko «ez» itza!

Ta zailtasun oiek irixteko bizitza

Alper alperrak izan dira...

Eta nere gogo berbera

Eriotzak daramake beste ludira!

 

© Gurutz Sarasola    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko