Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
JETXI SABIŅ LURRERA
(1935)
BIZITZA TA MAITASUNA
(1935)
GEZURRA DIRUDI
(1935)
MAITASUNA ETA ERIOTZA
(1935)
ANKEA EBAKIKO NUKE
Gurutz Sarasola , 1936
Esango balidateke
«Ernio'ko puntara Jungo baziņake
Maitea an ikusiko zenduke»,
Aparia utziko nuke,
Gauez irtengo nintzake,
Elurra egon arren
Gustora jungo nintzake...
Maitea an ikusterik
Izango banuke.
Gaxo egongo banintzake,
Oitik jeikiko nintzake...
Lapurrak bidean
Ezpata gerrian
Daudela jakingo banuke,
Ala ere gustora,
Gustora jungo nintzake...
Gustora, maitearen itza
Entzuterik izango banuke.
Basamortuan
Arkituko baziņake,
Gosez ill bearrean,
Janik gabe,
Ta ni zure aldamenean
Egongo banintzake...
Aizkorea artuko nuke,
Ankea ebakiko nuke...
Eta jana emango nizuke.
Orrela biziko baziņake
Asko poztuko nintzake!
© Gurutz Sarasola