A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

POTAREN GALDATZEA
      (1545)

MOSEN BERNAT ETXEPAREREN KANTUIA
      (1545)

KONTRAPAS
      (1545)

  literaturaren zubitegia  

 

EMAZTEN FABORE

        Bernat Etxepare , 1545

 

 

Emazteak ez gaitz erran ene amorekatik;

gizonek utzi balitzate, ez laidite faltarik.

 

Anitz gizon ari bada andrez gaizki erraiten,

arizki eta desoneski baitituzte aipatzen,

ixilika egoitea ederrago litzate;

andrek gizoneki bezi hutsik ezin daidite.

 

Zuhur gutik andregatik gaizki erran diroite,

haiez ongi erraitea onestago lizate.

Emazteak zerengatik gaitz erranen dirate?

Handi eta xipi oro haietarik girade.

 

Balentria sinplea da andren gaitzerraitia,

bat gaitz erran nahi bada, oro bardin sartzia;

ixil ladin nahi nuke halako den guzia;

damu gaitzik emazteak hari eman ditia.

 

Andren gaitzerraile orok behar luke pentsatu

bera eta bertze oro nontik ginaden sortu;

ama emazte luien ala ez nahi nuke galdatu;

amagatik andre oro behar luke goratu.

 

Gizonaren probetxuko emaztea beti da,

oro behin haietarik sortzen gira mundura;

sortu eta hil ginate, hark haz ez baginitza;

haziz gero egun oroz behar haren aiuta.

 

Haren eskuz osoan behar soinera eta jatera,

eri denean andre gabe galdu gizon egurra;

hil badadi, hura nola, nor doake gainera?

Ordu oroz behar tugu; ez da heben zer duda.

 

Emazterik ez den lekuian ez dakusat plazerik,

ez gizona ez etxea behin ere xahurik,

etxean den gauza oro gaizki erreglaturik;

parabizuian nahi ez nuke emazterik ez balitz.

 

Emazteak ez dut entzun lehen gizona jaukirik,

bana gizonek emaztea beti ere lehenik;

gaixteria jalgiten da beti gizonetarik;

zeren, bada, daraukate emazteari hogenik?

 

Bertuteak behar luke gizonetan handiago,

emaztetan nik dakusat ongiz ere gehiago;

mila gizon gaixtorik da emazte batendako,

gizon baten mila andre bere fedean dago.

 

Hek gizoner beha balite, ez litzate bat onik,

ez diroite deuskai denik utzi jauki gaberik,

bana anitz emazte da eskapatzen zaienik,

anderetan zeren baita bertutea hobenik.

 

Nik ez dantzut emazteak bortxaturik gizona,

bana bera zoraturik andreari darraika;

zenbait andre hel baledi oneriztez hargana,

zein gizonek andreari emaiten du ogena?

 

Jeinkoak emaztea maite mundu oroz gainetik;

zerutika jaitsi zedin hartzaz amoraturik;

emazteak ezarri du gure anaieturik;

andre oro laudatzeko haren amorekatik.

 

Irudi zait, emaztea dela gauza eztia,

donario guzietan guziz gauza emia;

gaoaz eta egunaz ere badu plazer handia;

hartzaz gaizki erraitea bilania handia.

 

Munduian ez da gauzarik hain eder ez plazentik

nola emaztea gizonaren petik buluzkorririk;

beso biak zabaldurik dago errendaturik,

gizon horrek dagiela hartzaz nahi duienik.

 

Jo badeza dardoaz ere gorputzaren erditik,

ainguruiak bano hoboro ez larrake gaizkirik,

bana dardoa ematurik, zauri' ere sendoturik,

bere graziaz ezarten tu elgarreki baketurik.

 

Nor da gizon modorroa hartzaz orit ez dena

eta gero halakoa gaitzerraiten duiena?

Ez da gizon naturazko hala egiten duiena.

Zeren ez du ezagutzen hala ongi egina?

 

© Bernat Etxepare    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko