A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BIZI DA AMA EUSKERA
      (1880)

BEHARGIN ALEGERE BAT
      (1891)

HERIOTZEA
      (1894)

ARRATIAR SOLDAU BATEN KUBAKO AMESA
      (1897)

UDABARRIARI
      (1897)

  literaturaren zubitegia  

 

AMA EUSKEREARI AZKEN AGURRAK

        Felipe Arrese Beitia , 1879

 

 

Neure bihotzeko Amatxo zaharra, antxinako ama Euskera,

Seme leial bat orain datortzu azken agurra emotera;

Hainbeste gerra goitu ezinda danori atsotu zara,

Zaurien zauriz galdu-galduta, Amatxo, zuaz hiltera.

 

Zori gaiztoan negargarri ta dot sentimentu handia,

Geure lur maite dakustalako gaztelatuta jarria;

Bestela erdu, erdu ikustera, Tubal euskeralaria,

Baina ez dozu ezagutuko orain zure jatorria.

 

Nun dira bada zure semeak, foru ta euskera zaliak?

Nun dira bada, Tubal, gure aita zure ondorengo garbiak?

Nun dira bada zure ume zintzo eta leialen legiak?

Nun dira orain, orain negarrak, nun dira, nire begiak?

 

Agur ilun bat egin deuskue guraso zaharren legiak.

Umezurtz batzuk gelditu gara bilotsik foru bagiak,

Izan bagina eurak legetxe euskerearen zaliak

Oso ta garbi gordeko ziran ohitura hain miragarriak.

 

Errazoiagaz esango dabe gure hurrengo umiak,

Izan ginala duda bagarik ero ta zoro garbiak,

Jakingo dabez euskereagaz genduzan eskubidiak,

Erdera zale ginalako egin galdu zirala guztiak.

 

Zorioneko harkaitzak eta zorioneko mendiak,

Orain artean zuek zare izan foruen gordelariak;

Zuek goietan beti euskeldun, ez halan beheian herriak,

Horra zer gero ekarri deuskun azkenean erderiak.

 

Begietan ia ez dot ikusten Tubalen ume zintzorik,

Ez dalako gaur hemen entzuten erderaz baino besterik,

Honexek dauka nire bihotza nahibagez erdibiturik,

Ez dodalako gure euskera osatuko dan usterik.

 

Euskereari gorroto eta gozau nahi bere foruak,

Dirala uste dot barru-barrutik auterestia zoruak;

Izan leiteke ori halan baina, niri ezetz dinost goguak:

Baldin euskera bizitzen ez bada hiltzat daukadaz foruak.

 

Geure erruz bada ekarri dogu heriotzako unera,

Berbeta eder gozo ta leun hau beste munduko atera,

Norbait ez bada laster minduten osasuna emotera,

Mundutik laster joan bear dau Ama Euskerak bestera.

 

Hainbeste seme emon zituzan itsasorako zoliak

Lihorrerako ez gitxiago gerrari bildurgarriak;

Liburuetan ta hizkuntzetan ugari miragarriak,

Hil ziran danak, ta orain hil behar euskera maitegarriak.

 

Hor, Gernikako arbolearen oinian dago etzinik,

Estu ta larri ia hilean, arnasaz bete ezinik,

Hau ikusita, ez ete deutsa inok hartuko errukirik,

Ez ete datoz bere semeak osagarriak harturik?

 

Ai! neure Ama, gaurko semeak deritxat dagoz ahaztuta,

Estura honetan lagundutera inor ez da agertuta,

Hil zaite bada, bakar ta soilik, Paradisuko hizketa,

Sei mila urtean ainbeste damu garratz mingots iruntsita.

 

Zer ahal daiketzut, Ama, bakarrik agonia estu horretan?

Zotin, zizpuru, negarrez urtu etzinik zure oinetan,

Parka eskatu seme danentzat bihotzez bene-benetan

Zure arimea lagun ipinten Jainkoaren eskuetan.

 

Zuaz mundutik orban bagarik, zuaz mundutik garbia,

Zuaz mundutik adorau baga ez idi eta ez behia;

Beti gorrotau, beti zapaldu zenduan idolatria,

Ta orain zagoz Jaunari emoten fedean zintzo bizia.

 

Hil da Euskera! Hil da Euskera! Betiko itxi dauz begiak!

Negar Arabak! Negar Gipuzkoak! Negar egin bei Bizkaiak!

Negar harkaitzak! Negar mendiak! Agortu arte iturriak,

Hainbeste geixo, ainbeste gatxen osasun emongarriak.

 

Negar Naparrak, geure anaiak, ta euskaldun Frantziakoak!

Neugaz batera danok urratu sentimentuz soinekoak,

Ahaztu historia edo kondairak hemengo antxinakoak,

Ta euren lekuan hasi barriak aurrera erderazkoak.

 

Eta, nun dozuz, zeruko arbola, zuk bere jantzi berdiak?

Zure erramok bilos dakustaz ihar ta ezkur bagiak.

Ai mingarria! Gaztelako harrak jan deutsuz sustrai guztiak,

Baita bihotza, baita barruak, azala itxita bestiak.

 

Zagoze oraindik zutik, harkaitzak? Doilortu baga mendiak?

Samur emoten Somorrostrogaz zeuen ondasuntegiak?

Errotak klan-klan, taun-taunka olak, eta pil-pil iturriak,

Biziro errekak, baita itsasoak, opaka arraintza ugariak?

 

Gehiegi da ta hausi, harkaitzak, onegi ez izan, mendiak,

Lurpetuteko Euskera hila ta bere ondasun biziak,

Behera tontorrak, bete arroak, erdue Gaztel-lau iharrak

Agortu errekak, lurtu itsasoak, agur, euskeldun ibarrak.

 

Geure Herria, gizaldi danak zugaz dira gomutauko,

Ez dabelako beste herri bat zu duin garbi aurkituko,

Etsai batzuek alper-alperrik zure izena zikinduko,

Zeure Jaungoiko egi bakarrak dau oso garbi gordeko.

 

© Felipe Arrese Beitia    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko