Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
EKAINEAN HASTEN DA UDAZKENA
(1999)
MAKALA GURE ESPERANTZA
(1999)
ZURE BILA ITSASOA BIDALIKO DUT
(2002)
GURE BELAUNALDIA
Jose Luis Padron , 1998
Gurea
belaunaldi berria izango zela uste nuen:
iragana ikus-ikasia, ametsen mundua,
unibertsitateko tertuliak, desadostasuna,
zure itsas begiak, esplikaziorik ez.
Baina berandu heldu gara, gu,
zahar eta hauskorrak.
Irudikatu genuen mundua,
aspaldi desagertu zen. Gauzak
gure baimenik gabe erabakitzen dira.
Ez dago gogoko dugun ezer eta
ezer ez dugu eskaintzeko.
Zirrara eta urduritasuna
alaitasuna eta zoriontasunarekin nahasten ditugu,
eta erosotasun materiala bizitasunarekin.
Jateko gogobetzea da bizitza ulertzeko dugun modu berezia,
asetze horren bilaketa gure erlijio berria.
Ez diegu eskaparateei baizik begiratzen.
Horra hor giza askatasunaren oinarria.
Pozik gaude, gutxiengoarekin leial garelako.
Nahi dugunean pixka bat eseri. Kafe bat battu.
Estatistika txukunetan iritziak kanporatzen.
Bakardade kopurua, sexuz, adin taldez,
urtez eta urtaroz sailkaturik.
Agintarien arreta erakartzen noizbehinka.
Obedientziaren grazia. Zentzuzkotasuna bere egoera garbian.
Eta hurrengo egunean edozein herritako larunbat gaua.
Gogoratzen duzu, David?
Hodei bat eskuetan
esandako kontu haiek guztiak?
Eta begira. Burua beste nonbait daukagu
eta geronek ez dugu sinisten.
Noski, abortuaren natur legea.
© Jose Luis Padron