A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

GURE BELAUNALDIA
      (1998)

MAKALA GURE ESPERANTZA
      (1999)

ZURE BILA ITSASOA BIDALIKO DUT
      (2002)

  literaturaren zubitegia  

 

EKAINEAN HASTEN DA UDAZKENA

        Jose Luis Padron , 1999

 

 

Ekainean hasten da udazkena.

Horregatik idazten dut hainbeste

gai eternalen inguruan,

heriotza dela, maitasuna dela, bakardadea dela.

Eta ez dut itzalaren gorputza arimarengandik bereizten.

Eta ez dakit nola dihoazen poesigintzaren xehetasunak,

nola dabilen goizero askatasun-gosez hiltzen den herria,

nola dabilen kanposantu inguruko bankuan

nirekin esertzen zen edadeko gizona,

eta egunen tristeziak bihotzari bere pisu osoarekin

loturik dirau,

eta ez naiz jendearen irribarre burlosoaz ere ohartzen,

eta gaurregunera arte ezagutzen ez nituen keinuak

ikusten ditut neugan, ia ezer ez dago etxean,

edonon aurkitzen zaitut, izarrak emaro erortzen dira.

Orain ere edozein gauza egingo nukeela

zuri kontatzeko aukera izatearren, momentu bat, arren,

zurekin egoteko.

Baina esperantza egunsenti iluneko lorea da.

Eta ekainean hasten da udazkena, denbora aurrera doa.

Eta gero negua etortzen da.

 

© Jose Luis Padron    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko