Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ESKOLATIK TXIKITAN
(1999)
EKARRI DIDAZU GOGORA
(1999)
LOGIKA FORMALA
(1999)
BIDEGURUTZETAN
Isabel Diaz , 1999
Bidegurutzetan topatzen dira gizonak
Antzinako kondairak hala dio eta hala berretsi ere eskuizkribuek
Bidegurutzetan gizasemeen topagune
Ideia berrien, kultura ezberdinen iraganbide
Haize xuxurlarien pasagune
Suertatze horrek markaturik gizonak
Hortik aurrera elkarrekin doaz edo ez
edo bakarrik segi
Bidegurutzetan egiten dute topo gizonek eta bidelagun bilakatu ere
Bidelagunen solasaldia, elkartrukatze ezinago aberatsa
eta bostekoa despeditzean
Abiapuntua gogoan ez, ezta axola ere
Bidegurutzetan topatzen dira gizasemeak
Ateak, ezpatak, ibaiak eta oihan magikoak
Gailurrak, sugarrak, basoak eta haran epelak
Zubiak, erleak, mendiak eta zelai sorginduak
Bidegurutzetan erromes, gerlari, kontrabandista, bidaiari
Munduaren hastapenetatik
Munduaren hastapenetatik
Bere bidaietan gizona beste gizonekin aurkitu da beti
Sekula ez emakumearekin, inoiz ba gizalabarekin
ez bada dorretxetan gatibu direla
zeren eta emakumeak gutxitan izan baitira bidaiariak
(Zergatik baina?)
© Isabel Diaz