A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

AMA EUSKEREARI AZKEN AGURRAK
      (1879)

BIZI DA AMA EUSKERA
      (1880)

BEHARGIN ALEGERE BAT
      (1891)

HERIOTZEA
      (1894)

UDABARRIARI
      (1897)

  literaturaren zubitegia  

 

ARRATIAR SOLDAU BATEN KUBAKO AMESA

        Felipe Arrese Beitia , 1897

 

 

Egun danetan ohi dan legetxe ilunkerea zan heldu

Ta eguzkia mendi ostean egin zan atzo estaldu

Mantu loratsu urdin bat gauak eban zeruan zabaldu

Gure tronpetak erretretea jo ta zirean ixillu.

 

Milla sold dli gitxienetik gengozan zelai batean

Oso nekauta asazkau nahirik danok etzunda lurrean

Batzuk beldurrez areriorik ete ebilan hurrean

Harri bat legez ni barriz lotan nengoan bedar artean.

 

Gorputza loak loturik neukan, burua behar egiten

Makaztuin neure etxean uste neban nintzal  aurkitzen

Uste neban nik lehengo ardiak banenbilala zainduten

Soinu joteko marmitak barriz tanbor eustala serbitzen.

 

Uste neban nik nekutsazala lehengo hatx eta mendiak

Eta poztuten nintzan gizenik ikusitean ardiak.

Alegeretzen ninduen oso irrintza baten burdiak

Ebiltzalako gora ta behera iratan zoli guztiak.

 

Udagoiena zan ta geunkazan galantak arto soloak

Eurai begira aita ta ama egozan kokolotuak

Ni etortea gerratik euken Loteriatzat gaixoak.

O! baina laster amesa bota eragin eustan sustoak.

 

Esne-esnetan neragoiola halako ames dontsuan

Dianearen soinu garratza sarturik bihotz barruan

Damuz gomutau eragin eustan Kuban ni zelan nengoan

Eta ez gure ardiak zaintzen Altungo larra gozoan.

 

© Felipe Arrese Beitia    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko