A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

EZ DUT NIK
      (1977)

GIZON JARRIAK
      (1979)

JOANEN GINATEKEELA
      (1980)

EUSKAL HERRIAN EURIPEAN
      (1982)

BEGIRATZEN DUT GOGOAN
      (1982)

IDATZI NAHI ETA...
      (1984)

PACEM IN LAPURDUM
      (1988)

ABERRIA
      (1991)

HANGO BORTU GAINETIK
      (1998)

OUT
      (2006)

MILIA LASTUR ON THE ROAD
      (2007)

  literaturaren zubitegia  

 

FESTA DA FESTA

        Itxaro Borda , 1978

 

 

Festa da festa

herri zahar hontan

negarra begitik

daraman tenpesta!

 

Iluna datorrela larunbatarekin

joaten naiz festara gozamenarekin.

Asteko nekadurak ditun ahantziak

eta soineko eder-ederrak jantziak,

musika uhainetan sarri haiz galduko

begiak berak ditin malkoak salduko!

 

Argiak hil ondoan sendi haiz bakarrik

baina ez dun oraindik nehoren beharrik.

Soinu hautsiak deraun etsipena hautsi

daldar hire gorputza ere dun errautsi:

azantz hortan bahabil erdi zoraturik

maitasuna hotzean baita loraturik...

 

Auzoko elizan bi orenak entzunik

dion: "Etxeratzeak eztu deus unik!"

rtma eroan hoa gaur azken aldiko

dantzatzera bakarrik, gero haiz jalgiko!

 

negar ixuriko din bai hire begiak

pentsatuko dunala gau karatsegiak

dakarren gozo hortan bazinezte biak,

                    bazinezte biak!

 

© Itxaro Borda    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko