A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

EZ DUT NIK
      (1977)

FESTA DA FESTA
      (1978)

GIZON JARRIAK
      (1979)

EUSKAL HERRIAN EURIPEAN
      (1982)

BEGIRATZEN DUT GOGOAN
      (1982)

IDATZI NAHI ETA...
      (1984)

PACEM IN LAPURDUM
      (1988)

ABERRIA
      (1991)

HANGO BORTU GAINETIK
      (1998)

OUT
      (2006)

MILIA LASTUR ON THE ROAD
      (2007)

  literaturaren zubitegia  

 

JOANEN GINATEKEELA

        Itxaro Borda , 1980

 

 

Nik dakita nora...

Beharbada, hondartzak ortzaiza degien lekura

        palmatzeen itzala fresko den mortura

        atol urdinetan dauden uretara

        Penjab eta Kaxmirreko zelaietan

        gaindi, Zanzkar eta Ladhaken hotzera

        Marakaibotik Akapulkoraino...

        Nik dakita nora...

Baina joanen ginatekeela!

 

Nik dakita nora...

Bordel, ordea ezin utz usaia hartuak

        karrikako hutsa, etxeko kateak

        esku legun eta begi amultsuak

        nehoiz irekiko ez diren ateak.

 

Ai, segur joanen ginatekeela!

 

Bordel, ordea lurrari loturik sobera

        joate bakuna datorke minbera.

        Nik dakita nora...

 

Beharbada,

iragana ahantz dezakegunera

biharra bakarrik dakiten gunera

denbora galduko ez den egunera

joanen ginatekeela

ah hori bai...

 

© Itxaro Borda    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko